martes, 20 de diciembre de 2011

Egitura

Eguzkia esfera ia perfektua da, bere obaltasuna 9 milioiren delarik. Hau da, poloetako diametroa ekuatorekoarekiko 10 km-ko diferentzia du gehienez. Hauxe ekuatorean indar zentrifugoa grabitatearen indarra baino 1.8 milioi aldiz txikiagoa delako da. Lurrean aldiz desberdintasun hau 300koa da.

Planetek ez dute eragin handirik Eguzkiaren itxuran, baina Eguzkiak berak Eguzki-sistemaren barizentroa orbitatzen du, hau Eguzkitik pixka bat aldendua baitago, batik-bat Jupiterren eraginagatik.

Eguzkiak, planeta harritsuak ez bezala, ez du muga zehatzik; gasen dentsitatea esponentzialki jaisten da zentrotik aldendu ahala. Hala ere, egitura zehaztua dauka, ondoren azaltzen den bezala. Eguzkiaren erradioa zentrotik fotosferaren mugaraino neurtzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario