domingo, 8 de enero de 2012

NASA-k egindako espedizioak

Stereo misioaren aurretik, beste behatoki batzuek aspalditik ikertzen dute Eguzkia, baina NASAren zundek lortutakoa aurrerapauso handia da, Eguzkiaren ezkutuko aldean zer gertatzen ari den jakitea ahalbidetzen baitu. Eguzki orban berri bat sor daiteke ezkutuko aldean, eta, ostean, errotazioarengatik Lur planeta aldera plasma jarioa eragin. Orban hori sortu dela jakin gabe, ezin dira ondorioak aurreikusi. «Dagoeneko arrisku hori saihestu dugu. Eguzkiaren eremu aktiboek ez digute ezusterik ekarriko», dio Bill Murtaghek; Eguzkiaren jarduera aurreikusteko lanean aditu handienetakoa da Murtagh.

Stereo zunda biak 2006ko urrian espazioratu zituzten. Banatu eta bakoitza bere kokalekura abiatu zen Eguzkiaren alde batera eta bestera. 2007an Eguzkia behatzeari ekin zioten 3D euskarrian. Hiru urte behar izan dira, ordea, NASAk nahi zuena gauzatzeko. Eguzkia osorik erakusten duen argazkia atera ahal izateko behar zituzten kokaleku zehatzetan aste honetan jarri dira zundak, bata bestetik 180 gradura zehazki.

Datozen zortzi urteetan argazkiak ateratzen jarraituko dute. Irudi horiek informazio jario handia osatuko dute Eguzkiak Lur planetan nola eragiten duen ikertzen dihardutenentzat. «Eguzkia den bezalakoa erakusten digu Stereo-k: plasma beroz osatutako esfera bat eremu magnetiko korapilatsuekin», dio Angelos Vourlidasek, Stereo misioko kideak. Zundek daramatzaten kamerak muturreko bero baldintzetan funtzionatzeko prestaturik daude. Erradiazio ultramoreko lau uhin luzeran aritzeko gai dira.

5 comentarios:

  1. Kaixo David eta Ivan gara, informazioa ondo azalduta dago, erraz ulertzen da, baino argazkiekin hobeago ikusiko genuke.

    ResponderEliminar
  2. Oso pobrea, gehiago bete mesedez.

    ResponderEliminar
  3. Oso letra handia, aldatu daiteke zeren asko okupatzen du eta informazioa irakurtzeko alperkeria ematen du hainbeste ikustean.

    ResponderEliminar
  4. oso sarrera pobrea iruditzen zait, argazki batekin hobeto legoke.

    ResponderEliminar